Larunbatean arratsaldeko lau terdietan jokatu zen bostgarren jardunaldiko partidua. Avia Eibar Rugby taldea, El Salvador B-ren kontra aritu zen. Etxeko taldearen partetik hauek izan ziren jokalariak: Moya, Ander, Kutxu, Kepa, Goyo, Julen, Gimenez, Meabe, Patxi, Gaizka, Xabi, Jon Ander, Pablo, Malabe, Augusto, Doudou eta Gaston. Kanpoko taldetik: Gonzalez, Bruno, Villagra, Cerezo, De Aguilera, Martinez, Blanco, De La LLana, Medina, Barrios, Gutierrez, Silva, Medina, Herreros, Casado, Diez, Vega, Kouam, Angel, Sanchez, San Jose, Sarmentero eta Garcia.
Partiduak ez zuen kolorer bizirik izan baina lau puntuak etxean geratu ziren. Taldeak ez zuen aurreko partiduetako trebezia ageri, baino partidua aurrea ateratzeko kapaz izan zen eta beharrezkoak zituen puntuak lortu ere. Lehengo zatia nahiko lasaia izan zen, Avia Eibar Rugby Taldeak zuzendu zuen jokoaren atalik nagusienak eta atsedenerako 12-0 jarri zuen markagailuan, bi entsegu eta transformazio batekin.