Kategoria: Bestelako berriak

Gaur Eibar Rugby Taldeko Xabier Barruetabeña eta Markel Arrizabalaga jokalariek, denboraldiko lehenengo partidua jolastu dute 16 urte azpikoen Euskal Selekzioarekin.

Bi jokalariek CESA torneu autonomikoaren lehenengo jardunaldia jolastu dute Andaluziaren kontra Bilboko zelaian eta ezin izan dute garaipena lortu 10-20 galdu ostean.

Etxeko jokalariek selekzioarekin jolasten jarraituko dute hurrengo hilabeteetan lehiaketan ahalik eta urrunen heltzeko.

Animo mutilak!!

Azken albisteak