Kategoria: Akademia ERT

Larunbatean 16 azpiko taldeak denboraldiko hirugarren partidua jolastu zuen Unben Gaztedi B-ren kontra eta bigarren garaipen kontsekutiboa lortu zuen 64-10 irabazi ostean. Argamagiñak sendo hasi zuten partidua eta hiru entsegu egitea lortu zuten lehenengo 10 minutuetan.

Horren ondoren azken astetan zehar entrenatutako jokoa egiten hasi ziren eta garaipena etxean geratzeko behar zituzten puntuak sartu zituzten.

Taldea asko hazten ari da denborarekin eta jada jardunaldi bakarra falta da lehenengo fasea bukatzeko.

ZORIONAAK!

Azken albisteak