Kategoria: Bestelako berriak


Astelehen beltza gaurkoa, bat-batean heldu zaigun albisteak erabat lur jota utzi gaitu. Eguerdi aldean jaso dugu berria, zorigaiztoko ezbeharra, lan- istripua, …eta ez zaitugula gehiago gure artean izango, Urtzi! Ezin sinistuta gaude, berria irentsi behar, barneratzen hain zaila da!

Gure lankide, zuzendaritza taldeko kide, jokalari ohia, gaztetxoen entrenatzaile eta jokalari baten guraso Urtzi Abanzabalegi Aranzabal lan-istripu baten ondorioz hil da. Lagun handi bat galdu dugu eta egun tristea da gure klubarentzat, baita Euskal Herri osoko errugbi familia osoarentzat ere. Asko maite zaitugu, Urtzi!

Lerro hauen bidez, besarkada indartsu eta maiteena bidali nahi diegu bere senitartekoei, hurbilekoei eta lagunei, une hauetan elkartasuna ezinbestekoa baita.

Azken albisteak