HASTAPENAK

1978. urtea zen Burgoseko Aparejadores taldean 4 urte militatu ostean Ramon Telleria etxera bueltatu zenean. Horren liluratuta zegoen kirol honekin, talde bat sortzea bururatu zitzaiola.

Entrenatzeko leku bat lortzeko herriko eskoletan barrena ibili zen aurrera eta atzera bere adiskideen laguntzarekin. Ez zen lan erraza izan baina Kiroldegian entrenatzen amaitu zuten, eraikineko lanak denboraldi baterako gelditu zituztela aprobetxatuta.

Eskubaloiko kantxan aritzen ziren astean bi egunez, eta horrela jarraitu zuren atzera lana berrabiarazi ziren arte. Orduan institutuko gimnasioan entrenatzera igaro behar izan zuten eta geroago unibertsitatekoan; Debako hondartzan ere jokatzen zuten.

Lehen partidak etxetik ekarritako kamisetekin jokatu behar izan bazituzten ere, lagunarteko neurketetan saltzen zituzten rifen harira klubeko lehen ekipazio ofiziala izate lortu zuten; kamiseta urdina eskumutur zuriekin, praka zuriak eta galtzerdi urdinak buelta zuriarekin.

Zuzendaritzak futboleko denboraldi amaiera probestu zuten lehen 2 San Juan torneoak antolatzeko, Ipurua zelaian jokatu ziren.

EGONKORTZE AROA

Urteak joan ziren eta taldea Euskal Ligan mantendu zen, batez ere denen gogoetan adiskidantza jorratu zuen koadrilari esker. Honenbestez, ezin aipatu gabe utzi gure artean ez dauden izenetako batzuk, hala nola Xabi Ugarteburu, Haro, Etxalus eta Zarraua. Kide ezin hobeak eta lagun handiagoak.

Behin bere ikasketak amaituta Iñaki Ugarteburu Eibarrera bueltatu zen eta lehen pausoak jubenil mailan egin zituen jokalariak taldea entrenatzearen ardura hartuko du. Klubari egitura hobe bat emango dio eta infantil zein jubenilekin talde kopurua handitu.

Ipuruako Anexon entrenatzeko baimenarekin geldikako faseak, mele-ak, touche-ak eta abar hobetzen dira eta klubak hartzen duen estruktura sendoari esker asmo handiagoko helburuak finkatuko ditu, maila goreneko mailara salto egitea besteak beste.

Aurrerapen guztiez gain klubak handicap handi bat dauka beste taldeekin lehiatzeko. Etxeko norgehiagokak Zarautzeko Astin jokatzen dira, eta etxean bezala sentitzen bagara ere, aurkariek ez dute kanpoan jokatzearen presiorik antzematen. Gainera aurkarietako batzuk Zarautzetik gu geu baino gertuago zeuden.

Hala ere kirol arloak hobera egiten du eta nazional mailara igotzeko faseak jokatzen hasten dira.

FINKAPENA

82ko uholdeen ondoren eta hainbat administrazioren aldetik jasotako diru-laguntzei esker, Unbe Kirolgunearen lanak hasiko dira. Horren asmo handia duen proiektuaren esleipena eta exekuzioa ez da egun bateko edo urte bateko kontua, baina ilusioa zeukan. Oso hitz laburra da Unbe gure klubarentzat suposatu duen guztiarentzat. Suposatzen dugu erromes guztiek sentituko dutela guk “GURE ETXERA” iristean hartu genuen poza; entrenatzeko eta jokatze gure zelaia, afizioarentzako harmailak… Jokalaria bere eremu propioa dauka eta askoz sutsuago lehiatzen du.

Adin nahikoa dutenek gogoratuko dute Unben jokatu zen Euskadi eta Errusiako selekzioen arteko neurketa. Batu zen jendetzaren aurrean harmailak txiki gelditu ziren. Batez ere lehian aritu ziren eta irabazi zuten bi eibartarrak ikusteko, Igor Isasi eta Urtzi Abanzabalegi. Eta lehen mailara igo gineneko une gozoa iristen da jarraian, Hernaniri partida biak irabazi genizkion.

Talde nagusia, beste kategoriek lagunduta, maila goren horretan nabarmentzen hasten da, ohorezko B maila koskitatzeko puntuan ere egon ginen Madrileko Arkitektura taldearen aurrean. 1989-1990 garai horretan bertan aurkezten da Eibar Rugby Taldeko emakumezkoen lehen taldea, orain dagienaren hazia landatu zuena. Ez zuten denbora askorik iraun, baina erakutsi zuten neskentzako kirol aproposa dela errugbia.

GERTUKO IRAGANA

Eibar Rugby Taldea klub ezagun eta estimatua izaten hasiko da, Ohorezko B mailan denboraldi bat egon eta gero, taldeak lehen mailako lanak hartuko ditu berriro Bartzelonaren aurka Espainiako lehen mailako txapeldun bilakatu arte, orduan behin betiko igo ginen Ohorezko B mailara eta bertan jarraitzen dugu.

EMAKUMEZKOEN TALDEAREN EGONKORTZEA

2007an neska talde bat entrenatzen hasten da denboran iraungo duen emakumezkoen talde bat sendotzeko helburuarekin , eta nahiz eta hastapenak nahiko gogorrak izan ziren, klubaren zati garrantzitsu bat direla erakutsi dute eta emaitza oso onak lortu dituzte. Gainera, interesa agertzen duen gero eta neska gehiago dago.

GAURKOTASUNA: ERRUGBIA EMAKUMEZKOENA DA

Nesken taldea une gozoa ari da bizitzen, Euskal Herriko puntako taldeetako bat da. Jokalariak ditu Euskal selekzioan eta  Eskola nazionaletan. Taldea gogor dago eta hurrengo pauso ematea espero du: bigarren talde bat izatea.

Baina garrantzitsuena ez dira banakako pertsonak, baizik eta kluba maila guztietan hazi dela. Antolaketan, gizatasunean eta jokalari kopuruan.

GORA ERT!