GARAGARDO AZOKA

Garagardo azoka 2003. urtetik aurrera ospatzen da. 15 edizio hauetan 150 pertsona inguruk 6 egunetan zehar kolaboratu dute ekitaldian, San Juan aurretiko astean. Bertan, klubeko estamentu guztiek hartzen dute parte, bai zuzendaritzak eta entrenatzaileak, baita jokalariek ere. Herrialdeko eta inportazioko 12 garagardo baino gehiago dastatzeko aukera izango dute bisitariek, baita Oktoberfest-eko ohiko janaria ere: Saltxitxak, ukondoa, hanburgesak, pintxo morunoak, tortipizzak eta oilaskoa.

Esperientzia gastronomikoaz gain, urtero bisitatzen gaituzten 5000 pertsonek zuzeneko musikaz gozatzen aukera izango dute. Bestalde, beteranoen bazkaria, bazkari solidarioa edota herriko kirolari nabarmen bati eginiko homenaldia ere ospatzen ditugu.

Hauxe dela eta, Eibarko Garagardo azoka ezinhobea da! Etorri zaitez!

ARRATEKO JAIAK

Irailaren 8an Eibartarrok, Arrateko jaiak ospatzen ditugu. Bezperatik ospatzen den jaia da. Batzuk oinez egiten dute bidea, beste batzuk, aldiz, kotxez edo autobusez. Arrate, 525 metrotako altueran kokaturiko mendi gailurra da. Aspaldi kutsu erlijiosoa zuen arren, gaur egun ez zaio horrenbesteko garrantzirik ematen.

Aurreko egunetik giro aparta egoten da, kontzertu eta ekitaldiei esker. Gainera, herriko elkarte desberdinek txosnak ipintzen dituzte. Egunean bertan, inguruko baserritar eta artisauek azoka jartzen dute eta herriko jendea bertara gerturatzen da elikagai eta produktu naturalak erosteko.

Eibar Rugby taldekoek, urtero bezala, Arrateko jaietan parte hartzen dugu, edariak eta janari zerbitzua duen txosna bat jarriz. Herriko jaiak sustatzea eta indartzea dugu helburu. Txosnaren antolakuntza klubeko partaideen artean kudeatzen dugu. Jokalari, guraso, zuzendaritza kide eta bazkideek lortzen dute festa posible izatea. Txosnak sortzen dituen etekinak, bertan lanean aritu diren jokalarien artean banatzen dira.