Kategoria: Bestelako berriak, Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Partidua klubeko emakumezko eta gizonezkoen taldeko jokalariek Urtziren omenean eginiko isilune minutu hunkigarri batekin hasi zen.

Hasiera ia ezin hobearekin hasi ziren eibartarrak Iberdrola Ligan. Lehen 20 minutuak oso biziak izan ziren eta lehen entsegua 13. minutuan egin zuten etxekoak Oihaneren eskutik. Oihanek atzo egin zuen debuta DHn 10 zenbakiarekin.

Baina taldearen gaztetasunak eta kontzentrazio faltak eraginda, 25. minututik atsedenaldira 3 entsegu egin zituen Sevilla-ko taldeak, eta atsedenaldira 05-15 heldu zen norgehiagoka.

Bigarren zatia oso ikusgarria izan zen bi taldeentzat eta oinezko jokoa izan zen protagonista. Cocos-ek hobeto kudeatu zuen abantaila beste 2 entsegu eginez. Armaginek, bigarren zatian 3 entsegu egin zituzten arren (horietako bat Meletik, zigor-entsegua), ez ziren gai izan sevillarrak emaitzan harrapatzeko. Partidua 22 eta 37 amaitu zen.

Azken albisteak