Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Abenduak 15 larunbata, UBU Aparejadores Burgos eta Avia Eibar Rugby arteko partidua jokatu zen, ohorezko B mailako A multzoko bigarren txandako lehen partida. Ligan helburu ezberdinak dituzten bi talderen arteko partidua alegia, burgalesek atzerriko sei errefortzu berri gehitu dituzte denboraldia hasi zenetik, ihaz bezela ohorezko mailara igotzeko fasea jokatzeko asmoz. Eibartarrek ordea, mailari larritasun huandirik gabe eutsi nahian, taldea sendotu eta belaunaldi berriak mailara ohitzeko intentzioz. Partidua zaila eta gogorra izango zela bagenekigun, baino jokalarien kontzentrazioa faltak, Burgoseko jokalarien erasoa erreztu zuen.

Goyo touch batean salto egiten.

Ordu erdi pasa behar izan zuen Avia Eibar Rugby taldeko mutilek lanari ekin eta ondo landutako moul batean, lehenengo entsegua lortzeko. Atsedenaldirako markagailuan tarte ikaragarria zegoen etxeko taldearen alde. Gauzak honela, bigarren zatia, eibartarrek burgoseko jokalari pixutsuak geldiarazten zaiatuz eta punto bonusa emango zieten lau entseguak bilatzen igaro zuten. Aparejadoreek hiru aldiz gehiago lortu zuten baloiarekin fondoko marra gainditzea, armaginek bitan bakarrik, beraz azken entseguaren faltan geratu ziren beraien helburua betetzeko. Epaileak amaiera adierazi zuenean, markagailuak 62 – 17 irudikatzen zuen. Porrot bortitza lan ona egiten hari den taldearentzat, buruan egun batzuk bueltaka geratzen diren horietakoa. Baina orain gabonetako paroia tarteko, egindako bidea aztertu eta berriro forman txapelketari aurre egiteko denbora izango dute.

Animo mutilak! AUPA EIBAR R.T. !!!

Azken albisteak