Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak
 Gaur, igandea 24, Eibar rugby eta Campus Ourense aurrez aurre aitu dira Galizian.
Partida gogorra eta parekatua espero zen, eta hala hasi da. Entsegu goiztiar batek 0-10eko markagailuaren buru jarri ditu armaginak lehen ordu laurdena igaro baino lehen.
Honen ondoren, Galiziarrek, hainbat aukera izan  dituzte eta, ondo aprobetxatuta, entseguak lortu dituzte, lehen zatia 26-10eko markagailuarekin amaituz.
Bigarren zatiaren hasieran dinamika aldatu egin da eta markagailua hogei minutuz aldaketarik gabe geratu da, denbora honetan eibarrtarrek defentsarekin zer egiteko gai diren erakutsi dute.
Azken laurdenean Galiziako taldeak hiru entsegu gehiago lortu ditu, 45-10eko emaitzarekin amaituz.
Azken finean, porrot gogorra izan da Eibarrentzat, baina akatsetatik ikasteko eta joko kontsigna berriak sendotzeko balioko du.
Azken albisteak