Pasa den larunbatean, azaroak 30, 14 gudari elkartu ziren Uribealdearen aurka jokatzeko euskal ligako partida. Nahiz ta aste biko atsedena euki, bajak nagusiak izan dira.
Eta zelaira helduta, nagusia lokatza izan da.
Hasieran partida nahiko parekatua hasi zen eta bi taldeek haien jokoa egiten zuten. Plakaje onak eta defentsa gogorrak ziren, hala ere, baloi asko jauzten ziren eta aurrelariek lan asko euki zuten meleetan. Atsedenaldian markagailuak 10-0 bat erakusten zuen
Bigarren zatian bizkaitarrak bere jokoa menperatzen lortu zuten. Eibartarrak atzelaririk ez zeukatenez, ostiko asko egin zuten Uribeko mutilek min asko eginez armiagina defentsari.
Azkenik partida 20-0 baten amaitu zen eta jokalari guztiak marroiz margotuta.
Hurrengo astean, atsedena daukate bigarren taldeko mutilek. Aprobetxatu beharko dute ondo errekuperatzeko eta urteko azken partida ondo jokatzeko.
Eibar bai!!!!!
Azken albisteak