Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Larunbatean arratsaldeko 4tan Avia Eibar eta Getxo Unbeko zelaian elkartu ziren.

Avia Eibar Rugby Taldea lehenengo lerroan bi baja garrantzitsu zutela aurkeztu ziren, getxotarrak, berriz, aurrelari haundi eta indartsuekin.

Norgehiagoka eibartarren aldeko entsegu batekin hasi zen, jokaldi on bati esker eta markagailua 7-0 utziz. Baina getxo bere jokoa egiten hasi eta beraien aurrelarien lanari esker lehenengo entsegua lortu zuten mele batetik aterata. Partidua berdintsu joan zen baina getxok bere meleari esker berriz entsegua lortu zuten eta horrela beste 4 lortuz. Atsedenaldira 7-31 joan ziren kanpoko taldearen alde.

Bigarren zatira Avia Eibar markagailuari buelta emateko gogoekin irten zen eta norgehiagokaren erritmoa inposatzea lortu zuten. Lan horri esker 3 entsegu egin eta horrela erasoko puntua lortu zuten. Azkenean markagailua 28-45 geratu zen Getxoren alde.

Azken albisteak