Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Larunbatean, B taldeko mutilek denboraldiko azkenaurreko partida jolastu zuten Unben. Partida Amorebietako Urgozoren aurka izan zen, mailako bigarrenak.
Armaginek, oraingoan talde osoarekin, lehenengo minututik zelaian guztia uztera irten ziren. Eta horri esker, 6. minutuan talde guztiak landutako entsegua lortu zuten, Julen Zamakolak amaituz. Gainera, Eibar Rugby Taldeak bere jokoa eginez eta erasoan fase ugari lotzea lortu zuen. Baina Urgozok beste entsegu bat sartu zuen eta atsedenaldira bostna heldu ziren.
Bigarren denboran, Amorebietakoek bere jokoaz menperatu zuten eibartarrak, nahiz ta hauek defentsa ona egin. Azkenean, markagailua 5-24 geratu zen, bizkaitarrei bonusa emanez.
Emaitza honekin, jokalari gehiago izan balituzte, eibartarrak mailako goiko postuetan egon zitezkeela argi geratu zen. Beraz, talde osoak esfortzu handi bat egin behar du ondo entrenatzeko eta bi aste barru Gasteizen puntu gehien ekartzeko.
Lerro hauetatik Diego Gonzalezen garbitasuna nabarmendu nahiko genuke: jokaldi batean, markagailuan berdinketa zegoela, epaileak entsegua izan zela adierazi zuen, baina jokalariak entsegua lortu baino lehen jausi zitzaiola esan zuen. Jokaera hauek rugbya handia egiten dute!!

Azken albisteak