Eibartarrak garaipen batekin estreinatu dira Ohorezko B mailan Muralla talde galiziarraren aurka 53-10 irabaziz. Partida Unben jokatu da, domeka goizean, martxoak 10. Armailak zalez beterik egon dira.
AVIA Eibarri bi jardunaldi gehiago geratzen zaizkio Iparraldeko A taldea definitzeko. Helburua partidaz partida joatea izango da, bakoitzera guztiz kontzentratuta heltzeko.
Bi taldeek kontzentratuta eman diote hasiera partidari, baina arin erakutsi du Eibarrek gehiago zirela, markagailuan aurreratuz kolpe baten ondorioz. Ondorengo minutuetan Eibarrek erritmoa markatu du eta euren jokoa gehiago izan da. Murallaren defentsa onak entseguak atzeratzea lortu du. Lehenengo zatia bukatzean markagailuak 41-0 zioen.
Bigarren zatiko lehenengo minutuetan Eibarrek jarraitzen zuen zuzentzen, baina galiziarrek ez dute amore eman eta bi etsegu lortu dituzte. Bestalde Eibarrek beste entsegu batzuk egitea lortu ditu, markagailua 53-10ean itxiz.
AVIA Eibar taldetik animoak bidali nahi dizkiogu Carolina Hernandez eta Magdalena Adrover-i, izan dituzten lesioegatik eta azkar errekupera daitezela opa diegu!
AVIA Eibarrek presente jarraitzen du eta gogo askorekin, garrantzitsua eta beharrezkoa izango da izandako akatsak zuzentzea, batez ere defentsan eginikoak, Ohorezko B mailan aurrera jarraitzeko.