Kategoria: Akademia ERT

Eibar errugbia merezitako garaipenarekin itzuli da etxera, bere lan eta esfortzu handiagatik.

Eibarrek errugbia jokatu zuen larunbat honetan, 11:00etan, Logroñon, Errioxaren aurka. Ikuskizuna eta emozioa, horiek dira partida hobekien deskribatzen duten hitzak, Eibarren alde amaitu zen 33-31-rekin.
Errioxak talde txukuna eta indartsua erakutsi zuen. Partida oso paretsu hasi zen arren, etxekoek markagailuan urruntzea lortu zuten. Bigarren zatian, markagailua 12-30 zegoen Errioxaren alde.
Partida bukatzeko 15 minutu falta zirenean eibartarrek, garra atera eta indar geldiezina batekin,  markagailuan tartea moztea lortu zuten, garaipena etxera eramatea lortuz.
Lan ezin hobea 16 azpiko taldeak egiten hari dena, hobetzeko eta ikasteko gogo handiarekin dabil!

ZORIONAK TALDE!!

Azken albisteak