Azken larunbataren arratsaldean, eta hiru aste atseden eta gero, Avia Eibar Rugby bigarren taldeko mutilek denboraldiko bigarren partida jokatu zuten Unben, Uribealdea B-ren aurka. Partida jokatu baino lehen, nahiko parekatua aurreikusten zen. Eta hala izan zen.
Lehenengo zatian, 4. minutuan bizkaitarrek entsegu bat lortu zuten defentsaren plakajearen akatsei esker. Bi taldeek akats asko egiten zituzten, gehienak abantak izanez. Armaginek jokaldi onak egiten lortu zuten, baina ezin izan zuten entsegurik lortu, lehenengo zatiaren azken jokaldira arte. Atsedenaldia heldu zen eta markagailuak 7-13 bat erakusten zuen.
Bigarren zatian eibartarrek Unamunoren azalpen eta aginduak ondo ulertu zituzten eta hirugarren minutuan Kayek talde osoak landutako entsegua lortu zuen, puntu bakarrera geratuz. Eta partida oso parekatua jarraitu zuen, 71. minutura arte, bisitariek distantzia jartzea lortu zuten beste entsegu batekin. Baina etxekoek ez zuten amore eman eta azkenengo minutura arte saiatu ziren beste entsegu bat lortzen. Alperrik, eibartarrak baloia zeukatenean akatz bat egin eta gero, Uribealdeak posesioa mantendu zuten partida amaitu arte.
Azkenean markagailua 12-20 batean geratu zen, baina Unamunoren jokalariak oso pozik irten ziren zelaiatik afizioari erakutsitako jokoarekin.
Hurrengo larunbatean 16tan, talde hau Bilbora joango da Universitario Bilbao-ren bigarren taldearen aurka jokatzeko. Jokalariek beste aukera ederra daukate haien potentziala erakusteko. Ea garapiena lortzen duten!
Eibar bai!
Azken albisteak