Ramon Telleria edo neka ezina den Ramon bezala ere ezaguna, Eibar Rugby taldeko sortzaileetako bat da, eta kluba osatzen dugun guztiontzat baita pertsona erreferente ere. Ibilbide bikaina dauka eta bizitzako zati haundi bat errugbiari eskaini dio.
– Ramon Telleria, bizi osoa errugbian eta nahiz eta orain jubilatuta egon errugbian presente egoten jarraitzen duzu… hobbias aparte, errugbia zure bizitza al da?
Ez, ez da nire bizitza bakarrik, nire zaletasuna da eta mantentzea nahi dut. Benetan gustuko dut eta maila guztiak ikustea gustatzen zait. Maila guztiak, nagusietatik hasita txikienetararte. Errugbiak transmititzen duena, aurkariarekiko errespetua, norberarekiko errespetua, beste kideekiko errespetua, epailearekiko errespetua, arauak errespetatzea… Eta zure kideak inoiz bakarrik ez ustez saiatzea, nahiz eta zuretzat esfortzu handia izan laguntzen saiatu behar zara, ondoren berak zu laguntzea nahiko baituzu. Hori da errugbia niretzat.
– Kluba sortu zenetik, etapa desberdinetan parte hartzeko aukera izan duzu, jokalari gisa, entrenatzaile, zuzendaritzan… Zein etapa gogoratzen duzu nostalgia gehiagorekin?
Nostalgia gehienarekin… Jokalari nintzenekoa (jajaja) sasoi onagatik, gaztetasunatik eta jokatzen duzun urte bakoitzeko gehiago ikasten joaten zarelako. Baina batez ere gaztetasunagatik. 19 urte nituenetik 30 urte ingururate jokatu nuen, ondoren familia izan nuen eta gutxiago jokatzen hasi nintzen… Ondoren beteranoekin ibili nintzen, Zarautzen beteranoen partida baten ezkerreko hankako muskulu bikia hautsi nuen arte, eta han bukatu zen guztia. 38 urterekin, oso gaizki pasatu nuen… gaizki pasatu nuen jokatzen jarraitu nahi nuelako, baina gainera bihotzetik operatu ninduten 37 urte nituela, eta horregatik, jada gelditzeko ordua iritsi zitzaidan.
Ondoren entrenatzaile nintzeneko etapa, orain dela 21 urte hasi nintzen txikiekin. Isasi, Iñaki Alberdi… eurek 13 urte inguru izango zituzten eta orain 36 eta 37 inguru izango dituzte. Garai hartan, egun baten Zarautzen jokatzen ikusi nituen, euriak gogor ziarduen eta eurak izoztuta zeuden, eta pena eta guzti eman zidaten, bitartean euren arduradunak furgonetan zeuden, pentsatu nuen hori ezin zela horrela izan eta esan nuen ni arduratuko nintzela euretaz. Eta orduandik urtero jarraitu izan dut eta urtero gero eta gusturago gainera. Orain zelaiko delegatu naiz eta tratu gutxiago daukat txikienekin, nahiz eta benetan gustuko dudan eurekin lan egitea…baina egia esan, oso ondo bizi naiz orain.
– Gaur egun Gizonezkoen A taldearen delegatua zara, orain dela 9 urtetatik Ohorezko B mailan egonkortasuna lortu duen taldea… Nola sentitzen zara talde honen parte izaten?
Gustuko dut, batez ere ni baino jende gazteagoarekin ibiltzen naizelako eta honek burua aktibo mantentzen laguntzen du, euren txisteak eta jokoak ulertu behar dituzu (jajaja). Niretzat oso desberdina da jende gaztearekin edo nagusiekin egotea. Guztiz desberdina da, gazteekin egotea askoz atsegingarriagoa da, batez ere transmitizen duten gaztetasunagatik, nahiz eta hau ez den kutsatzen. Ondo egongo litzateke horrela izatea, baina ez da horrela, baina hala ere burua bizkor mantentzen laguntzen du eta beti gorputzeko minetan ez pentsatzen egoten. Askoz ere azkarragoak dira, biziagoak, orokorrean eh! Ez da oso azkarrak direla (jajaja) baina bizia izan behar duzu eurekin eta horrek bizirik mantentzen zaitu.
Delegatu izatera sartu nintzen, beti zailtasunak egoten direlako Ohorezko B mailako partidetara joateko kanpoan direnean, Galizian, Oviedo… Zailtasunak izaten dira eurekin bidaiatzeko eta nik, jubilatua izanda, ez daukat zailtasun hori eta oso pozik joaten naiz.
– Jokalari askoren hasierako etapetan neka ezina den Ramon bezala aipatzen zaituzte… Egia al da ez zarela nekatzen edo izan al duzu errugbitik aldentzea pentsatu duzun momenturen bat bizitzan?
Momentuak izan ditut, batzutan ezin nuelako, oso gazte operatu nindutelako bihotzetik, eta orain, inoiz pentsatu izan dut lagatzea, jubilatu egin nitzen eta nire ordua iritsi zela pentsatu nuen. Baina nire buruari galdetu nion ea zer egingo nuen, eta ez nuen erantzunik topatu, kuadrilakoekin txikiteoan irten, paseatzera joan… Eta ez ez, nahiago dut hemen jarraitu, nahiz eta ezer ez egin, behintzat gimnasioan egongo naiz etorri eta joaten den jende guztiarekin.. eta beno, gustuko dut, ondo pasatzen dut.
– Aitxitxa zara… gustatuko al litzaizuke errugbia txikiei pasatzea?
Buf.. asko asko, bai bai, ez baitut uste errugbia kirol bat bakarrik denik, hau ere bada, baina partekatzen ikasten duzun toki bat da, konturatzen zara jokatzean zure ondokoa oso garrantzitsua dela, norbaitek zaindu eta bultzatzen zaituelako, eta babesten saitu, zure babesa da, talde bat zarete.
Niretzat hori da errugbiaren gauzarik onena eta errugbian egiten den adiskidetasuna onenetariko dela esango nuke, hirugarren denborara heltzea partiduan astindu onak eman ondoren…Hirugarren denborara heltzen zara eta bukatu da, garagardo batekin, beste taldekideekin edaten eta ez da ezer gertatzen, hurrengo partidararte. Hori ere horrela da, barkatu bai baina ahaztu ez, baina egia esan hau ere gustatzen zait eta errugbian egiten diren lagunak ez dira beste leku batzuetan aurkitzen. Usted ut hirugarren denbora dela gauza ikusgarrienetako bat eta kirol honen filosofiaren laburpen ona da. Batera gelditzen dira, partidaren erlazioa ez da 80 minutuetan bukatzen, jarraitu egiten du, ondoren bukatzen da eta hau garrantzitsua da. Eta guzti hau nire ilobei transmititu nahiko nieke.