Kategoria: Bestelako berriak

Euskadiko taldeak zapatuan arratsaldeko 17tan Zaragozan jokatu zuen Kataluiniaren aurka. Partida honetan autonomien ligako lehenengo mailan jarraitzeko postu bakarra jokatzen zuten bi taldeek. Aurkariak Euskadi garaitzea lortu zuen emaitza justu batekin bukatuz partida, 15-12.

Partidaren lehenengo zatian zehar Euskadik ez zuen zeukan guztia ematea lortu. Nahiz eta jokaldi on batzuk egitea lortu zuten, ez ziren nahikoa izan gure aldeko puntuak lortzeko. Bestalde, Kataluiniak euren aldeko bi entsegu egitea lortu zituen lehenengo zatia amaitu baino lehen.

Bigarren zatian urduritasunak alde batera utzita, jokoari jarraipen gehiago ematea eta defentsan hobetzea lortu zuen Euskadik. Hala ere, Kataluiniak intentsitatea mantendu zuen, beste entsegu bat lortuz. Azkenengo minutuetan jokaldi on batzuen ondoren, gure neskek bi entsegu egitea lortu zuten, partidari amaiera emanaz.
Jardunaldi honen emaitzaren ondorioz Euskadik bigarren mailan lehiatuko du datorren denboladian.

Avia Eibar taldeko Nerea Garcia, Aleu Cid, Lucia Moya, Amaiur Mayo eta Jone Agirrezabal-ek partidan jokatu zuten.

Azken albisteak