Kategoria: Bestelako berriak

 

Atzo, 18 zapatua, Eibarrek Madrilerarte bidaiatu zuen Majadahondaren aurka jokatzeko. Lehenengo doan taldea da eta garaipen honekin bere postua berretsi du.

Jardunaldi hau bueltako bigarrena izan da. Ikusmin asko dago bigarren buelta honetarako, non taldeek top 4an sartzea nahi duten.

Bi taldeek garaipena lortzea nahi zuten taularen goialdean mantentzeko.
Behin jokoa hasita, bi taldeak baloiaren eta jokoaren jabe egitea nahi zuten. Eibarrek zabaldu zuen markagailua, Emmaren entsegu batekin. Baina Majadahondak azkar erantzun zuen puntuak lortuz.

Markagailua nahiko berdinduta hasi zen bigarren zatian, baina minutu gutxitara madrildarrek aurre hartu zuten. Hala ere, Eibar tartea txikitzen saiatu zen azkenengo minuturarte. Partida 49-24 bukatu zen madrildarren alde.

Eibarrek, 26 punturekin eta 3.postuan, gabonetako geldialdia erabili beharko du lanean jarraitzeko eta top 4an mantentzeko.

Azken albisteak