Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugby Taldeak Sevillaren aurka galdu du, partida berdindu eta gogor baten aurrean.

Domeka honetan 11:30-etan, Iberdrola Ligako 4.jardunaldia jokatzen zen Sevillaren aurka. Topaketa oso gogorra eta lehiakorra aurreikusten zen.

Bi taldeak euren plantilarik onenarekin irten dira zelaira. Hasi eta minutu gutxitara Sevillak lehenengo entsegua lortu du. Hala ere, Eibarrek ez ditu besoak jetxi, markagailuan aurre hartzea lortuz.

Bigarren zatian sevillakoen beste entsegu batekin markagailuan dexenteko aldea lortu dute. Posesio oso antzekoarekin, ez zegoen garbi nor zen jabe. 10sg faltan zirela eibartarrek azken entsegua lortu dute. Azkenean 23-19 amaitu da partida.

Beste behin espektakulu ikusgarria erakutsi du Eibarrek. Galdu arren, liga oso luzea da eta erakutsi dute joko eta bide luzea daukatela aurretik. Datorren asteburuan Cisnerosen aurka jokatuko dute Madrilen.

Azken albisteak