Eibar Rugby taldeak modu ezin hobean amaitu du euren lehenengo Iberdrola Liga. Domeka honetan finalerdia jokatu du Majadahonda taldearen aurka 12h-tan Madrilen.
Eibarrek denboraldiko helburuak beteta, ohorezko mailan mantentzea, finalerdia jokatzeko aukeraz disfrutatzea zuen helburu.
Armaginek bazekiten partida gogorra zeukatela aurretik, horregatik azkenen aste hauetan zear gogor prestatzen ibili dira. Eta horrela erakutsi dute partidan.
Lehenengo zatian Eibar hasi zen jokoaren jabe eginaz eta markagailuan aurrea hartu zuen 3 entsegu lortuz.
Hala ere, madrildarrak ez zuten amore eman eta gogor sartu ziren bigarren zatira, meleari pisu gehiago emanez. 4 entseguren ondoren, 22-19 jarri ziren aurretik. Baina eibartarren beste entsegu batek bi puntu aurretik jarri zituen eibartarrak.
Azken minutuetan armaginak bi puntu aurretik zioazen, baina azken minutuan Majadahondak lortutako puntuekin ezin izan zuten irabaztea lortu.
Finalerdia 25-24 amaitu zen Majadahondaren alde.
Gure neskek denboraldi bikaina egin dute euren Iberdrola Ligako lehenengo urtean.
Datorren urtean gehiago emateko bueltan izango gara! AUPA EIBAR!!!
Klubetik, eskertu nahi ditugu bidean lagundu gaituzten babesle guztiak eta baita, gertutik edo etxetik animatzen egon diren guztiak. Mila esker guztioi!
Argazkia: RGLFOTOS | Raul García