Bigarren taldea larunbatean Elorriora joan zen sailkapeneko lehenaren kontra jokatzera.
Azken emaitzak eta ohiko jokalarien falta ikusita, partida oso gogorra aurreikusten zen, eta hala izan zan.
Etxeko taldeak zenbait entsegu lortu zituen lehenengo minutuetan. Baina armaginek ez zuten amore eman, entsegu bakarra lortuz talde guztiaren lanari esker.
Bigarren zatian, jokoak berdin iraun zuen. Eibartarrek jokaldiren bat egitea lortu zuten, baina Elorriok gogor eutsi zuen partida osoan zehar.
Azkenean, markagailua 101-7 batean geratu zen. Partida honen markagailua ahaztu eta gure taldeak aurrera jarraituko du hurrengo jardunaldietatako prestatzen. Datorren asteko atsedenaldia aprobetxatuz indarrak berrituta eta jokalariak lesioetatik irtenda bueltatzea espero dute hurrengo jardunaldirako.
Bultza Eibar!!!