Kategoria: Bestelako berriak

 

AVIA Eibar Rugby taldeko neskek Bera Bera garaitzea lortu dute, igandean, azaroak 25, 12:00etan etxean jokatutako partidan.

Partidaren lehenengo zatian bi taldeen jokoa nahiko parekatuta egon da. Bera Berak erasotzen hasi du partida eta eibartarrak defentsan sartuta zebiltzan. Hala ere, egoera horri buelta ematea lortu dute jokoa hobetuz. Lehenengo zatiaren azken minutuetan lehenengo entsegua lortu dute gure neskek, 7-0 aurreratuz markagailuan.

Bigarren zatian, nahiz eta Bera Berak defentsa ona egin duen, eibartarrak indartsuago agertu dira, baloiarekin gehiago jokatuz eta euren erasoa hobetuz. Bigarren zatian zehar 5 entsegu gehiago lortu dituzte gure neskek, 40-0rekin amaiera emanez Euskal Ligako 6. jardunaldiari.

AVIA Eibar Rugby taldeko neskek euren helburuarekin aurrera jarraitzen dute, gogor entrenatuz eta euren jokoa hobetuz. Jarraitu horrela neskak!

Azken albisteak