Kategoria: Bestelako berriak

 

Avia Eibarreko emakumezkoen taldeak Unibertsitario Bilbao Rugby-ren aurka jokatu zuen larunbatean, abenduaren 14an, 16:00etan, aurkarien zelaian.

Lehen zatia hasi zen eta minutu gutxi batzuetara Uni Bilbaoko neskek entsegu polita lortu zuten, markagailuan 7-0 lortuz. Eibartarrek lehen minutuak pasatu ahala beraien jokoa hobetzen joan ziren, horrela aldeko hainbat entsegu lortuz. Lehen zatiko markagailua 7-41ekoa zen.

Bigarren zatian Bilbotarrek entsegu-marrara hurbiltzeko zenbait saiakera egin zituzten, baina gure neskek sendo eutsi zioten, defentsari garrantzia emanez. Horri esker, Eibartarren jokoa hobetuz joan zen eta horrela beste punturen bat lortzeko aukera izan zuten.

Partida 7-46 amaitu zen Avia Eibar Rugby taldearen alde. Hau Euskal Ligako azken aurreko partida izanik, Getxoren aurka jokatuko du azken jardunaldian.

Hona hemen deialdia:
Asma, Islam, Doha, nahia, Eider, Miren, Laura, Aleu, Lucia, Jone, Raquel, Nuria, Jone, Raquel, Nuria, Jone, Raquel, Nuria, Jone, 38′), Delia (60′), Aroa (38′), Aroa (38′)

Zorionak neskak!!

Azken albisteak