Kategoria: Bestelako berriak, Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibartarrek, Cristina Guntin-egatik zuzenduak, beste behin euretaz hitz egiteko arrazoia eman dute Rugby Seven Challenge torneo Nazionalean gaile izanaz.

Valentzian maiatzak 25-26an jokatu den Topaketa Nazional hau, 2020ko Erreginaren Kopan lehiatu ahal izateko fasea izan da, non fase honetako lehen postua lortzen duenak bakarrik izango duen bertara igotzeko aukera. Lehiaketa hau Espainian dagoen errugbi 7ko kategoria gorenena da eta eibartarrak bertan egongo dira!!!!

6 partida izan dira Eibarri garaipena eman diotenak, zapatuan (36-0) Shamrock Rugby Club, (17-5) Pingüinas Rugby Club eta (39-19) Les Abelles Rugby Club-en aurka jokatuz. Domekan finalerdirako postua lortu zuten (29-0) CRC Pozueloren aurka jokatuz.

Eibar, finalerdian El Salvadorrekin topatu zen aurrez aurre, aurkari gogor, indartsu eta azkarra. Nahiko berdinduta egon zen partida baten ondoren markagailua eibartarren alde itxi zen (21-19), guztiak harrituta utzi zituen emaitzak, Salvadorrek Ohorezko A mailako postua lortu berri baitu.
Finalari dagokionez, Eibar Cocodrilas de Sevilla taldearen aurka lehiatzen zen lehen aldiz, lehen mailan jokatzen duen, Seven-eko modalitatean esperientzia handia duen eta Espainiako Selekzioko jokalariak dituen taldea. Eibartarrek euren helburuak jada beteta izanik ez zieten errez jarriko Sevillako jokalarie, eta aurkariek menperatu zuten lehenengo zatiaren ondoren (5-19), Eibarrek partidari buelta ematea lortu zuen eta partida amaitzeko segundu gutxi faltan zirela, azkenengo entsegua egitea lortu zuten.
Eibartarrek segunduak behar izan zituzten 20-19 garaipena asumitzeko.

AVIA EIBAR neskak koparekin itzuli dira etxera eta 2020ko ERREGINAREN KOPAn parte hartzeko aukerarekin, nazio mailan errugby7ko kategoria gorenena, bertan talde nazional onenekin lehiatuko dira. Dudarik gabe denboraldi historiko eta sineztezina izan da. Klubetik jasotzen duten laguntza guztia eskertu nahi dute, batez ere babesleei, AVIA, GURIDI Taberna, INPRATEX eta TAES. ZORIONAK EIBAR!!!

Azken albisteak