Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Otsailak 3 Zapatua, Unbe, Eibar, 16:00.

Eguraldi kaxkarraren ondorioz bi taldeen jokoa kaltetuta ikusi zen, zaila egin zitzaien baloia mugitzea. Erasoan Durango Nissan-Gaursa R.T. bere ostikadaz baliatu zen batez ere, eta bestaldetik Avia Eibar-ek bere aurrelarien faseen bidez saiatu zen durango-tar defentsa apurtzen. Ezusteko jokaldi baten ostean Durango-k entsegu bat lortu zuen 6-garren minutuan, baina Avia Eibar-en erantzuna ez zuen iraun, entsegu bat lortuz. Partidua 5-7 kanpotarren alde joan zen atsedenera.

Bigarren zatian Durangok distantzia hartu zuen markagailuan bere ostikadari esker. Avia Eibar-ek ez zuen amorea eman eta azkenengo minutuetan bi entsegu lortu zituen, baina hau ez zen nahikoa izan garaipenarekin altxatzeko eta azken pitiduaren ostean partidua 17-19 bukatu zen Durango Nissan-Gaursa R.T.-ren alde.

Avia Éibar Rugby hurrengo jokalariekin hasi zuen partidua: MOYA, GALLEGO, ORTÍZ, ZAMAKOLA, ZABALOY, ZAMAKOLA, JIMEMEZ, MEABEBASTERRETXEA, MÜLLER, ARRIZABALAGA, GARCÍA, AMOR, VERGARA, DÍEZ, VILCHES.

Beste aldetik Durango Nissan-Gaursa R.T. jokalari hauekin hasi zuen partidua: ZUAZUBISKAR, HERCE, APELLANIZ, APRAIZ, HERCE, TERA, IRAETA, IRIONDO, AZURMENDI, ITURRIAGA-ETXEVARRIA, ORMAZABAL, URIEN, BEITIA, FERNANDEZ, IRIONDO.

Ramón Beitia-ren bideo bat.

Azken albisteak