Aurreko asteburuan, AVIA Eibar Rugby Taldeak, Bizkaia Gernika Rugby Taldearen kontra jokalatutako partida ez zen eibartarrek espero bezain oparoa izan. Hitzordua arratsaldeko 17.30tan zegoen jarrita Unbeko zelaian, aipatzekoa da egun horietan egindako eguraldi txarrak partida baldintzatu zuela, bi taldeentzat, ezin baitzuten atzeko jokoa nahi zuten bezalako egin.
Gernikarrak hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik, lehenengo zatia 5-24ko emaitzarekin amaitu zuten, euren jokoa nabarmenduz. Eibartarrak bigarren zatian norgehiagokari buelta ematen zaitu ziren baina ezin azken 17-41ekoarekin amaituz.
AVIA Eibar Rugby Taldea ten hamabostekoa: Martín Gerez, Ander Gallego, Federico Scarlato, Kepa Zamakola, Franco Maggiolo, Doudou Kaling, Freginald África, Tiuete Asi, Francisco Müller, Facundo Coronel, Santiago Carrara, Ion Ander Vergara, Gaizka Arrizabalaga, Jon Arrizabalaga, Jokin García aldaketak: Haytham El Ayadi, Endika Arrillaga, Ander Fernandez, Xabier Bengoa eta Markel Liaño.
Gastón Ibarbururen mutilek asteburu honetan deskantsoa izango dute, indarrak artzeko eta hurrengo jaurdunaldia hobeto prestatzeko.
Azken albisteak