Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Domeka eguardi honetan unbeko instalazioetan, Avia ERT-ek sailkapenean laugarren dagoen Crat a Coruña-ren aurka jokatu zuen.

Eibartarrek bazekiten ez zela partidu erreza izango, eta aurkariari aurre egiteko ongi prestatu ziren. Norgehiagokaren hasieran Avia ERT izan zen gogotsuen hasi zena eta entsegua lortzear egon zen, baina aurkariaren defentsa onak ez zien utzi. Defentsa horri esker, baloiaren jabetza lortu zuten eta eibartarren entsegu markatik 5metrotara jarri ziren eta coruñatarren atzelariaren bitartez entsegua lortu zuten.

Eibartarrak ez ziren kikildu eta beraien markagailua martxan jartzera joan ziren, baita lortu ere Vilchesen entsegu eta Arrizabalagaren transformaziori esker. Honen ondoren norgehiagoka nahastu egin zen eta bi taldeek akats asko egin zituzten, ez zen joko onik ikusi. Coruñakoen 8aren korrikaldi arriskutsu batzuk eta eibartarren defentsa ona besterik ez, 35.minutuan Gallegok entsegua eta Arrizabalagak transformazioa lortu arte. Horrela deskantsura 12-5 joan ziren bi taldeak, bakoitza 14 jokalarirekin txartel oriengaitik.

Bigarren zatiaren hasieran ez zen gauza askorik aldatu, baina bi taldeetan ongi ikusten zen norgehiagoka irabazteko gogoa. Avia-ko mutilak meleetan nagusitzen hasi ziren eta horri esker, zigor entsegu bat lortu zuten eta galiziarrengandik urrundu egin ziren markagailuan. Baina eibartarrek kontzentrazioa galdu zuten eta Crat-ek ongi aprobetxatu zuen bi entsegu eta zigor kolpe bat lortuz. Eibartarrak berriz kontzentratu eta partiduaren bila joan ziren, partidua amaitzeko 10minuturen faltan Zabaloyk entsegua lortuz. Entsegu horri esker eibartarrak lasaiago jokatu zuten eta baloiaren jabetza lortu. Ostiko eta presio defentsibo on bati esker baloia errekuperatu zuten eta 5.entsegua eta lasaitasuna iritsi zen.

Garaipen garrantzitsua eta 5puntuak etxean. Hurrengo astean Santanderren aurka izango dute partidua.

Aupa ERT!!!

Alineazioak:

Avia ERT
Arrillaga, Gallego, Ortiz, K. Zamakola, Zabaloy, Jiménez, Kaling, Meabebasterretxea, Muller, Arrizabalaga, Díez,  Amor, Vergara, Malabe, Vilches
También jugaron : Abanzabalegi, J. Zamakola, J. García, Martín, Rashad
Crat A Coruña
Negreira, Dalli, Filomeno, Prado, Von Kursell, Guillamet,  Ruiz, Carrizo, Santaya, Riestra, Dovale, Rivas, Sabadin, Fraguela, Pérez,
También jugaron:
Rodríguez,Abelleira, Enríquez, Rodríguez, Barrionuevo.
Azken albisteak