Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar Rugby taldeko neskek La Unicaren aurka jokatu dute Igande honetan Unben 13etan.

Partida hau baino lehen, 11:30etan Avia Eibar B eta La Unica B-ren arteko norgehiagoka jokatu da, zeinetan sub16-ko neskek parte hartu duten. Oso jaurdunaldi polita izan da, zeinetetaz denak gozatu ahal izan duten. Hauen garrantzia azpimarratu nahi da, izan ere senior taldeen etorkozina hauen esku dago. Horretarako oso garrantzutsua da harrobia motibatuta mantentzea et ikasteko gogoak ez galtzea. Lagunarteko partida hau La Unicaren alde amaitu da. Eskerrikkso parte hartzera animatu diren guztiei!

Euskal Ligako jaurdunaldiari dagokionez, partida gogorra espero zuten neskek eta hala izan da, La Unica talde sendo eta indartsua baita eta garaipenaren bila etorri dira. Hala eta guzti ere, gure neskak ez dira gutxiago izan eta dena emateko prest zelairatu dira.

Talde bien Euskal Ligaren lehen postuetan borrokatzen dute.

Norgehiagoka intentsitate handiarekin hasi da bi taldeen aldetik, lehen minutuetan jokoa oso parekatuta egon da bai erasoan zein defentsan.

14.minutuan eibartarrek lehen entsegua lortu dute, neskak are gehiago motibatuz. Partidaren lehen zatia 21-0 amaitu da.

La Unicako neskak ez dute amore eman eta bigarren zatiari oso sendo eta indartsu ekin diote, entsegu bat lortuz.

Jokoak oso intentso eta gogorra izaten jarraitu du amaierararte. Bigarren zati honetan eibartarrek beste bi entsegu lortu dituzte, partidari 33-7 amaiera emanez.

Jokalari guztiek partidu ederraz gozatu ahal izan dute Euskal Ligako 7.jaurdunaldi honetan.

  • Hamabostekoa:

Islam, Doha, Edurne, Eider, Nerea, Asmae, Laura, Aleu, Lucia, Jone, Amaiur, Oraçao, Yurri, Raquel, Kaiane, Nuria (41′), Txime, Nahia (41′), Conchita, Malen, Aroa, Miren.

ZORIONAK NESKAK!!!

Azken albisteak