Ohorezko B mailako zortzigarren jardunaldia, Avia Eibar Rugby Taldeak Universidad de Vigoren aurka jokatu du. Norgehiagoka igandean 12:30tan jokatu da Unbeko zelaian.
Eibartarrek bazekiten partida hau hil ala bizikoa zela eta ezin zutela hutsik egin aurkari zuzen baten aurka etxean. Hori dela eta, eibartarrak joko bizi eta ikusgarri batekin hasi dira non vigoko taldeak ezin izan du ezer egin, horri esker lehenengo zatian erasoko bonusa lortu dute Gaizka Arrizabalaga, Gaston Ibarburu, Jokin Garcia, Santi Carrara eta Ander Gallegoren entseguei esker. Horrela, deskantsura 34-12 joan dira eibartarren alde.
Bigarren zatian vigoko taldea emaitza iraultzeko asmoarekin irten da eta beraien zortzi indartsuari esker entsegua lortu dute. Baina ez da nahikoa izan norgehiagoka berdintzeko eta Avia Eibar Rugby Taldeak partiduak Ruben Carracedo eta Jokin Garciaren entseguei esker partidua erabakita utzi dute.
Horrela norgehiagoka 46-26 bukatu da eibartarren alde, 5 puntu garrantzitsu lortuz klasifikazioari begira.
Azken albisteak