Kategoria: Bestelako berriak

Norgehiagoka arratsaldeko 6tan hasi da Durangoko Arripausueta zelaian.
Partidua hasi eta berehala eibartarrak aurretik jarri dira, baina hortik gutxira, eibartarren huts bati esker durangoko taldeak norgehiagokako lehenengo entsegua lortu du.
Lehenengo zatian, Durangoko taldeak bere jokoa egitea lortu du eta Avia Eibar Rugby Taldea larri ibili da, atsedenaldira 17-15 joanez etxekoen alde.
Avia Eibar Rugby Taldeak ezin izan du bere jokoa egin bigarren zatiko 15. minuturarte, non beraien jokoa egiten hasi eta horrela entseguak iritsi dira. Lehenengo Urtzik, gero Rulok bi eta azkenik Santi beste hiru lortuz horrela markagailuan tarte handia irekiz. Ez da eibartarren norgehiagoka onena izan, baina bigarren zati on bati esker beraientzat garrantzitsuak diren 5puntuak lortu dituzte. Azkenean markagailuan 27-49 utziz.

Azken albisteak