Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Ohorezko B mailako “A” multzoko azkenengo jardunaldia. Hotza, euria eta lokatsa ondorioz, bertan izan ziren berriro ere ligari amaiera emateko, bigarren txandako partidu gehienetan izan diren baldintzak errepikatuz. Hala eta guztiz ere, bi taldeak gogotsu irten ziren zelaira, zaleeri kalitatezko partidua eskeini nahian. Partida hasi eta bereala Avia Eibar Rugby Taldearen lehenengo entsegua ikusi genuen. Eskura ondo jokatutako baloia, korrikaldi azkarrekin bateratuta, egalean amaitu zen entsegua eman zuen emaitza bezela. Etxeko taldea meleetan nagusi izan zen, ez ordea alboko sakeetan. Hiru laurdenek min handia egin zuten batez ere lehenengo zatian, baina, ez zituzten beraien aukerak puntuetan bilakatu eta hau amaierako emaitzan nabaritu zen. Uribealdeak eibartarren hasierako bultzadari eutsi eta jarraian bere jokoari ekin zion, markagailuari buelta emateko. Zigor kolpea eta bihurtutako entsegu batekin, bisitariak bost puntuko aldearekin joan ziren atsedenera, 5 – 10.

Bigarren zatian, zelaia ondo zapalduta eta beraz motelegoa izanik, fase estatikoak izan ziren nagusi eta eskurako jokoa ez zen hain zabala eta nabaria izan. Zazpi minutu igaro ondoren Uribealdek bigarren entsegua lortu zuen. Baino armaginak ez zuten partida amaitutzat emango, ez etxean, ez bere jendearen aurrean. Bigarren zatiko hogeigarren minutuan euren bigarren entsegua lortu zuten, toucheko sake motza formazioko lehenengo jokalarialentzat, honek berriro baloia talonatzailerai bueltatu eta bost puntuak lortu zituzten.

Bost minutu beranduago epaileak zigor kolpea adierazi zuen. Avia Eibarrek meletan zuen nagusitazunaz jabe, aurrera bultzatu zuen, epaileak, entsegu marratik gertu behin eta berriro legez kanpoko falten ondorioz, zigor entsegua pitatu zuen arte. Partidua amaitu zenean, puntu baten aldean, garaipena bizkaitarrentzat izan zen. Aipatu beharra dago, Avia Eibarren bigarren entseguaren bihurketan, baloiak langan jo zuela eta gutxuigaitik ez zela zutoinen artean pasa, etxekoen zori txarrerako. Armaginak garaipena lortu ez arren Unben bizi izan genuen azkenengo sentsazioak baiezkorrak izan ziren, arro egon daitezke bai jokalari eta bai zaleak aurten egin duten denboraldiagaitik.

AUPA E.R.T !! BETI AURRERA !!!

Azken albisteak