Kategoria: Bestelako berriak

Avia Eibar Rugby Taldeak emozioz beteriko partidua galdu zuen Bathco-ren aurka
Larunbata 29 arratsaldeko 4tan, Avia Eibar Rugby Taldeak Bathco rugby club-aren aurka jokatu zuen unbeko zelaian. Norgehiagoka berdintsua eta emozioz beterikoa izango zela antzematen zen eta ez zuen hutsik egin.

Bi taldeak zelaira irten zirenean Eibarrek bazekien ezin ziele zentimetrorik utzi santanderreko taldeari, bestela beraien joko fisiko nagusituko zen.
Hasieran santanderreko taldea izan zen nagusi eta eibartarrak berairn jokoa egin ezinik zebiltzan, hori dela eta kanpotarrak 20.minuturako 0-21 jarri zuten markagailuan.
Hortik aurrera etxekoak hobeto jokatzen hasi ziren eta Francoren 2entseguri esker 12-21 hurbildu ziren. Baina lehen zatia amaitu aurretik santanderreko taldeak beste entsegu bat lortu zuen eta deskantsura 12-26koarekin joan ziren aldageletara.

Avia Eibar Rugby Taldea partiduaren bila irten zen bigarren zatian, baloia zutenean min egiten zutela baitzekiten. Lan horri esker partiduaren jabetza hartu zuten baina ezin izan zituzten beraien aukerak gauzatu. Bathco-k zigor kolpe bati esker 12-29-koa jarri zuen eta eibartarren partidua irabazteko esperantzak galtzen joan ziren. Baina kanpotarren erasoaldi batean Cristianek baloia lapurtu eta entsegua lortu zuen 19-29koa jarriz. Eibartarren adoreak gora egin zuen eta mele baten ondoren, Jokin ezin izan zuten plakatu eta makilen azpian entsegua lortu zuen, 10minuturen faltan markagailuan zirraraz beteriko 24-29-koa jarriz.

Hurrengo jokaldian, partidua iraulgitzeko asmoekin, eibartarrek antsietatearekin jokatu zuten baloia eta huts baten ondorioz kanpotarrek baloia berrezkuratu eta beraien azken entsegua lortu zuten markagailuan 24-34 utziz. Eibartarrek ez zuren etsi eta partidua irabazteko puntuen billa jarraitu zuten. Gaizkak zigor kolpe bat gauzatu zuen 27-34 azken emaitza jarriz eta eibartarrentzat 2puntu lortuz nahiz eta partidua galdu.

Oso norgehiagoka polita izan zen unben jokatu zutena bi taldeek. Hurrengo astean Avia Eibar Rugby Taldeak Coruñara bidaiatuko du bertako crat talde gogorraren aurka jokatzera. Zorte on eta jarraitu lanean.

Azken albisteak