Kategoria: Bestelako berriak

 

Avia Eibar Rugby taldeko neskek La Riojaren aurka irabazi zuten. Euskal Ligako laugarren jardunaldia Errioxako hiriburuan izan zen, urriaren 26an, 16:00etan.

Partida 12-ra izan zen. Lehen minutuetan eibartarrak nagusi izan ziren. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman eta kontra egin zuten beraien jokoa hobetuz.
Lehen zatia 0-30 amaitu zen gure nesken alde.

Bigarren zatia nahiko parekatua izan zen, eibartarrek jokoan akatsak izan zituztelarik. Etxekoek akats horiek ondo aprobetxatu zituzten hainbat entsegu lortuz.

Hala eta guztiz ere, jardunaldia 17-61 bukatu zen Avia Eibar Rugby taldearen alde.

Deialdia:
Asmae, Malen, Edurne, Nerea, nahia, Aleu, Lucia, Jone, Raquel, Eider, Jone, Raquel, Eider, Amaiur, Yurri, Delia (35 ‘), Aroa (35’), Maria (25 ‘), Patri (35’)

Azken albisteak