Kategoria: Bestelako berriak

 

Igande honetan Avia Eibar Rugby taldeko neskek Ohorezko B mailako hirugarren jardunaldia jokatu dute, Sant Cugat-en aurka 12:00etan.

Partida hasi eta minutu gutxi batzuetara armaginek aurrea hartu dute markagailuan. Sant Cugatekoak hainbatetan entsegu marrara hurbildu dira baina eibartarrak sendo mantendu dira defentsan. Lehen zatiaren amaieran emaitza 0-51koa zen.

Bigarren zatian Sant Cugat indartsu sartu da puntuak lortzeko asmoz. Hala ere, Eibarrek defentsan sendo jarraitu du.
Partida 0-87ko markagailuarekin bukatu da. Honekin hiru dira gure nesken garaipenak DHBn, baina lan asko dago aurretik.
Zorionak neskak eta jarraitu!!

Azken albisteak