Euskal ligako lehenengo partidua izan zen gure nesken bigarren ekipoarentzat, Ordizirekin batera. Neskak emozionatuta eta ongi pasatzeko gogoz zeuden partida zail honen aurrean, La Unica B taldearen aurka, kalitate handikoa, hirugarren postuan geratu dira ligan.
Partiduari hasiera Eibar/ Ordiziakoek eman zioten. Lehenengo minutuak gogorrak izan ziren, gure neskek defentsa gogorra eduki zuten, izan ere, baloi batzuk lapurtzea lortu zuten. Zoritxarrez, partida hasi eta gutxira lehenengo entsegua eta transformazioa egin zuten. Honen ostean Eibar/Ordizitarrek burua jeitsi gabe, defentsa oso on bat lortu zuten, honek aurkariei baloiak jaustea eragin zien. Denbora pasa ahala, gure neskek lehenengo entsegua egin zuten. Lehenengo zatia berdin jokatu zuten, defentsa izugarria izan zuten bi taldeek. La Unicakoen aldetik zoragarria izan ziren kontaktoko paseak, aldiz Eibar/Ordiziako aurrelariek lan oso ona egin zuten. Lehenengo zatiaren amaieran Iruñarrek bi entsegu gehiago egin zituzten 5-21 amaituz.
Eibar/Ordiziako neskek ez zuten amore eman, egindako lehen zati bikainaz harriturik zeuden; hala ere, bigarren zatiko lehen minutuak gogorrak izan ziren gure neskentzako, bisitariek bi entsegu gehiago lortu zituzten. Bisitantei txartel hori bat eman ondoren, gure neskek gogor egin zuten eta ez zuten besoak jaitsi, ondorioz, bi entsegu gehiago lortu zituzten. Eibarko jokalari baten kanporaketaren ostean, bigarren zatiaren erdialdean, bisitanteek beste entsegu bat egin zuten, baina hau gure neskek beste entsegu batekin erantzun zuten. Azkenean, La Unicatarrek azken minutuan bukaerako entsegua lortu zuten, markagailua 20-41 utziz.
Gure neskek asko gozatu zuten partidua, emaitzarengatik harrituta, porrota izan arren. Jokalariek lan gogorra egin zuten, Eibar eta Ordiziakoen artean harreman ona azalduz. Eskerrik asko La Unicakoei partida zorragarri honengatik eta egindako bidaiarengatik.
Bisitarien ensayoak: Beatriz Goñi, Maialen Marturet, Amaia Lacunza, Ixiar Braco eta Irati Lazcano. Irati Lazcano eta Amaia Lacunza-ren transformazioak.
Eibar/Ordizitarren ensayoak: Maddi Sola, Islam Chajrane, Raquel Reira eta Eider Mujika.el