Aurten Eibar Rugby Taldeko Garagardo Feria bueltan da eta berritasun ezberdinekin aurkezten zaigu. Berritasunen artean data, IRAILAK 13tik 17ra antolatuko da eta tokia, ERREBAL PLAZAN prestatuko da. Betiko moduan mailak egongo dira jakiak eta garagardoa hartzeko baina baita Errebal plazako harmailetan ere gozatu ahalko dituzue Ferixako produktuak. Bestalde, eszenatokian zuzeneko musika ere egongo da talde ezberdinen eskutik giro ezinobea sortuz.
Garagardo Ferixan falta ezin dena garagardo aukera zabala prezio onenean. Aurreko urteen antzera nazioarteko garagardoak egongo dira dastatzeko, horien artean, Salvator, Affligem Double, Garizko Paulaner, Paulaner Originala eta Guinnes Ho House berritasun gisa. Hauetaz gain, IPA estiloko garagardoa topatuko duzue ere, Lagunitas IPA. Gainera, glutena toleratzen ez duenak ere tokia edukiko du Garagardo Ferixan.
Garagardoez aparte, janaria ezin dugu ahaztu eta berritasun gehiago aurkituko dituzue. Km O produktuetan oinarritu gara Ferixako “menua” osatzeko. Labean egindako terri ukondoa egongo da betiko lez eta, borobiltzeko, Eusko Label produktua egongo da, hanburgesa eta saltxitxa ogi artean eta Luma Gorri oilasko pintxoak. Beganoak ere tripa betetzeko aukera edukiko dute hanburgesa beganoa egongo baita. Sorpresa moduan, zapatuan taloak egongo dira zuen esku, talo tradizionalari buelta bat emanez, talo aukera ezberdinak egongo dira eta hauetan ere aukera beganoa egongo da.
Asteazkenean, hilaren 13an, 19h-tan zabalduko ditugu ateak, baina, nahi duenak untzangatik hasiko den kalejirara animatu ahalko da omenaldia jasoko duten pertsonekin batera. Urte honetan, emakumeen lana kirol munduan azpimarratzekoa izan da eta e ditugu ahaztu nahi orain arte eskuratutako lorpenak. Beraz, talde ezberdinetako emakumeak omendu nahi ditugu aurtengo emaitzak nahiz beste urteetako emaitzak nabarmenduz.