Abenduaren 15ean, larunbata, Avia Eibar Rugby Taldeak, bigarren bueltako lehenengo partida jokatu zuen Uribealdearen aurka.
Talde biak 15 jokalarirekin aurkeztu ziren, eta sailkapenean antzeko postuetan daudenez, partida oso parekatuta aurreikusten zen.
Partida hasi eta bi minututara, Uribealdeak defentsaren hutsune bat ondo ikusiz, entsegua lortu zuen. Eta hortik aurrera, eibartarrek ezin izan zuten bere jokoa egin. Hori zela eta, ia denbora guztian aurkarien erasoei aurre egitea besterik ez zuten izan. Horrela, atsedenaldira, markagailuak 0-17 adierazten zuela joan ziren.
Unamunok agindu onak eman zizkien bere jokalariei eta bigarren zatian eibartarrek bere jokoa egin ahal izan zuten. Honi esker, bi entsegu lortu zituzten 5 puntutara gerturatuz. Baina ez zen nahikoa izan, azkenengo minutuetan Uribealdeak beste entsegu bat lortu zuen, 12-24 emaitza utziz.
Hurrengo 3 asteetan, talde honek atsedenaldia izango du, urte amaierako jaiak ospatzeko eta urtarrilean datorren helburua prestatzeko: beheko postuetatik aldentzea.
Eibar bai!
Azken albisteak