Kategoria: Bestelako berriak

Gaizka Arrizabalaga eta Franco Maggiolo , Gizonezko seniorren entrenatzaile fisikoak eta jokalariak, aurten klubeko langile guztientzako kirol plana eta plan fisikoaren ardura izan dutenak.

 

Denboraldi hau desberdina da… Nola moldatu zarete gimnasioan?

 

Franco: Denboraldia desberdina den arren, entrenamenduen ideia iazkoaren antzekoak izatea da, ariketak eta lan ezberdinak gehituz, bere posizioen arabera. Bestalde, errutinen barruan garrantzi handia ematen diogu lesioen prebentzioari eta mugikortasunari.

 

Gaizka: noiz hasi ez gekigun eta hori antolatzea eta batez ere gimnasioko antolakuntza eta ordutegiak. Covid-a dela eta dena aldatu da, kiroldegiko ordutegiak, jente kopuru mugatua… Hori dena kontutan eduki behar izan dugu gimnasioko plangintza eta ordutegiak antolatzeko orduan. 

 

Franco… Jokalariak aldaketa horiek egiten ari al dira? Ikusten al dituzue hobekuntzak eta aurrerapenak haien egoera fisikoan?

 

Emakumezkoan, jokalarietan aldaketa dezente ikusten ari naiz, bai indarrari bai forma fisikoari dagokienez, konpromiso handiagoa dago guztietan, eta Ohorezko A Mailan jokatzeak dakarrenerako prestatzen ari dira.

Bestalde, gizonezkoetan, jokalariak aldatzen hasi dira, nahiz eta txapelketaren hasiera ez zen espero bezala izan, jendea datorrenari begira hobetzeko eta aurrera egiteko motibatuta dago.

 

Emakumezkoen seniorra Liga Nazionala hastear dago… Nola ari da lanean gimnasioan?

 

Neskak lan gogorra egiten dabiltza eta ondo daudela uste dut. Hasi aurreko aste hauek ondo aprobetxatu behar dira liga ondo hasteko. 3 hilabete hauetan karga eta potentzia lantzen egon dira. Aldaketa fisikoa nabargarria izan da.

 

Azken albisteak