Kategoria: Bestelako berriak, Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Eibar Rugby taldeko 2. taldeak Mungian jokatu zuen partidua larunbatean, Uribealdearen aurka. Eibartarrek jokalari bat gutxiagorekin hasi behar izan zuten partidua azken orduko bajen eraginez baina hala ere itxura ona eman zuten partidu osoan zehar. Lehen zatian norgehiagoka nahiko parekatua izan zen, batez ere 2 taldeetako aurrelarien arteko lehia orekatuagatik. Baina 3 laurdenen lerroan eginiko defentsa akatsek abantaila handia eman zioten etxeko taldeari. Lehen zatia bukatu baino lehen iritsi zen eibartarren lehen entsegua, Iñaki Arangurenen eskutik, markagailua 21-7-an utziz.

Bigarren zatiaren hasiera parekatua izan zen, Eibar 13 jokalarirekin geratu zen arte lesioen eraginez. Ordutik aurrera, bi jokalari gutxiagorekin eta partiduak eragindako nekearekin, defentsa akatsak agertzen hasi ziren berriz ere eta etxekoek beste 3 entsegu egin zituzten. Partidua bukatu baino lehen Eibartarrek ere merezitako entsegua lortu zuten, Iker Lazkanok eginikoa. Azken emaitza 42-14-koa izan zen.

Azken albisteak