Kategoria: Senior Mutilak B

Irailak 29an gure mutilen bigarren taldeak Uribe RTren aurka jokatu zuen Euskal B Ligan. Partidua Mungian izan zen, Atxurizubi zelaian, 17:30etan. Markagailua Uriberen alde hasi zen, eibartarrek defentsa akats baten ondorioz egindako entsegu batekin. Jarraian eibartarrek ostiko bat sartuz markagailuko distantzia txikitzea lortu zuten, 7-3 helduaz atsedenaldira.
Bigarren zatia hastean guztiek argi zeukaten euren helburua eta eibartarrek partidua berdintzea lortu zuten.
Partidua amaitzear zegoela Uribek beste bi entsegu sartzea lortu zuen, honela partida irabaziaz. Markagailua 19-3 bukatu zen, Uriberen alde.

Azken albisteak