Joan den larunbatean, Eibarko taldea Uribealdearen aurka jokatu zuten, eta partida horrek ez zien ezer aldatzen eibartarrei, baina bizkaitarrek garaipena behar zuten. Ligako bederatzigarren postua ziurtatuta zegoen Ferrolen aurkako garaipenarekin, Eibarrek bere zelaian garaipena lortu nahi zuen arren.
Partida armaginentzat ondo hasi zen eta entsegu bat lortu zuten lehenengo minutuetan, baina hurruengo jokaldian partidan egongo zen berdintasuna erakutsi zuten kanpokoek entsegu bat lortuz. Eibarrek 18-10 eko markagailuarekin bukatzen zuen lehenengo zatia eta bigarren zatiaren hasieran partida ixtea zen itxaropen nagusia.
Bigarren zatia horrela hasi zen, eibartarrak indarrak galtzen joan ziren eta Uribealdea bezalako talde batek, jokoan zegoena zekienak, ez zien barkatu etxekoei 22-ra bisita bakoitza. Minutu gutxiren faltan, 15 puntuko aldea zuten bisitariek, eta horrek lasaitasunez hartu zuten emaitza. Armaginek abantaila murriztu nahi izan zuten entsegu batekin, eta amaieran 26-36 izan zen emaitza.
Denboraldi gorabeheratsu honetan, jokalari askok eskarmentua hartu dute eta jokalari talde honek asko eman dezakeela ikusi da, ziurrenik hurrengo denboraldietan zeresana emango duena.
Aupa ERT!!