Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Azken larunbatean, hilak 11, Avia Eibar Rugby B Taldeko mutilek Baztanera jo zuten ohiko faseko azken partida jolasteko. Partida ligaren nagusiaren kontra zen, beraz, partida gogorra aurreikusten zen. Zelaia, nahiz ta biguna egon, itxura ederra zeukan, eta giroa ezin hobea zen rugbyan jolasteko: eguzkia zeruan eta haizerik ez, 15 gradukin.
Lehenengo minutuetatik Menditarrak taldeak bere jokoa menperatu zuen eta hasieratik entseguak sartzen hasi ziren. Zoritxarrez, lesio txikiak zirela medio, eibarko bi jokalarik zelaitik irten behar izan zuten. Hori dela eta, eibartar taldea aldatzeko jokalaririk gabe geratu zen. Atsedenaldian, baztango taldeak abantail galanta zeukan, eta armaginak entsegurik lortu gabe geratu ziren.
Bigarren zatian, eibartarrek gehiago jokatu ahal izan zuten eta azkenik, entsegu bat lortu zuten, talde guztiaren lanari ezker; Gastipyk transformazioa lortuz. Amaieran, markagailua 79-7 batean geratu zen.
Kolpe ederra ohiko fasea amaitzeko. Hurrengo fasea joan eta etorriko Gaztedi B, Uribealdea B, La Unica B eta Funesen aurkako liga bat izango da. Hurrengo partida, Unben otsailaren lehenengo asteburuan izango da La Unica B-ren kontra. Gure mutilek denbora daukate fase hau ondo prestatzeko, eta partida gehiago irabazteko.
Eibar bai!

Azken albisteak