Kategoria: Eskola ERT

Pasa den igandean AVIA-EIBAR R.T sub-14. eta Irungo TXINGUDI taldeak elkartu ziren Unbeko zelaian jokatu zuten partiduan. Eibartarrei kostatu zitzaien partiduan sartzea, baina haien jokuak hobera egin zuen pixkanaka, baloia ondo mugituz momentu askotan, joko azkarra eginez, aurrelariak eta línea tartekatuz. Talde jokoa garatzen lortu zuten igandean.

Txingudik talde on bat dela erakutsi zuen, fisikoki indartsu eta aurrera egiteko gogotsu. Partidu amaieran markagailuak utzi zuen  emaitzak , puntu bateko aldera soilik, ederto islatzen  zuen zelaian izandako lehia estua, hala nola jokalariek erakutsitako jarrera. Igandeko norgehiagokan Gorka Luengo jokalariak bere debuta egin zuen, ekipoan sartu eta egun gutxira.

AVIA-EIBAR R.T. sub-14.-ko entrenatzailea, Goyo Zabaloyk, entrenamenduetan landutakoa praktikan ipintzearen garrantzia nabarmendu zuen, talde bezala hobetzeko disziplinak duen  balorea  azpimarratuz. Horrela, igandean  beroketa egitera zelairatu zen lehenego taldea izatea txalotu zuen. Era berean, gurasoen parte hartzea ekipoarentzat suposatzen ari den bultzada aitortu zuen.

Azken albisteak