Kategoria: Bestelako berriak

Igande honetan, urriaren 24a, Eibar Rugby Sevillara joango da Iberdrola Ligako 4. jardunaldia jokatzera. Partida goizeko 11: 30etan izango da.


Partida, zalantzarik gabe, gogorra eta lehiakorra izango da. Bi taldeek sendotasun eta gogortasun handiko errugbia erakutsi dute. Iaz, Unben ikuskizun bikaina ikusi ahal izan zen.

Eibarrek, bestalde, orain arte jokatutako bi partidak irabazi ditu, Sanse Scrum (59-24) eta Majadahonda (40-38). Sevillari dagokionez, Majadahondaren aurka irabazi zuen eta azken partida galdu du Cisnerosen aurka.

ANIMO EIBAR!.

Azken albisteak