Kategoria: Bestelako berriak

Emakumezkoen Avia Eibar Seniorra garaile­

Senior Neskeen Avia Eibarek bere elkarren segidako seigarren garaipena lortu du harrigarria izan den Errioxaren aurka. Partidua zapatuan urtarrilaren 28an jokatu zen Logroñon arratsaldeko 16:20tan, inolako eragozpenik gabe.

Eibartarrek defentsa eta teknika hobetzeko entrenamenduak egin dituzte astean zehar partiduan ikusi ahal izan genuen bezala. Gainera Eibarko bi jokalarien debuta izan zen ere.

Partiduaren lehenego erdian, intentsitate asko egon zen Errioxaren eta Eibarren partez. Lehendabiziko entsegua Eibartarren minutu eta borroka askoren ostean etorri zen. Minutu batzuk eta gero Idoia Jauregi eta eibarko beste bi jokalarien golpearekin bukatu zen lehendabiziko zatia.

Bigarren denbora, entrenatzaileak emandako txarla bat eta gero hasi zen. Entsegu gehiago egon ziren, baina Rugbyko joko gutxi, jokalarien intentsitate eta tentsioa ere azpimarratu behar ditugu.

Partiduaren baitan Eibartarrak antolamendu pixkat galdu zuten, baina nahiz eta Errioxako nesken intentsitatea, Eibartarrak partidua konpontzen jakin zuten eta zerrendaren goiko aldean mantentzea lortu zuten.

Gaztediren aurkako hurrengo partidua otsailaren 4an jokatuko dena erabakigarria izango da Eibartarron sailkapenerako.

Gogor entrenatu neskak!

Zorionak

Azken albisteak