Gure neskek domeka honetan ekin diote Ohorezko B mailari. Murcian 12h-etan izan zen partida, nahiz eta urduritasun puntu bat izan, eibartarrak guztia emateko gogoarekin sartu ziren zelaira.
Lehenengo minututik gure neskek erritmoa markatu zuten eta entseguak agertzen joan ziren. Murcia ere entsegu markara behin baño gehiagotan gerturatu zen, baina punturik lortu dabe. Lehenengo zatia 0-55 amaitu zen.
Bigarren zatian armaginek berdin jarraitu zuten, sistema errespetatuz eta antolakuntza mantenduz. Murciak ere bere erritmoa hobetzeko saiakera egin zuen, hala ere gure neskak gehiago izan ziren.
Partidaren amaiera 0-98 izan zen. lehenengo jardunaldiko garaipenarekin pozik itzuli dira etxera neskak.
Datozen egunetan datorren partida prestatzeko lanetan ibiliko dira!
Zorionak neskak eta jarraitu horrela!!