Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Errugbiak babesletza-kanpaina berezi bat egin zuen aurreko denboraldian. Ohorezko Mailan, Iberdrola Ligan, 2021/2022 kanpainarako emakumezkoen taldearen kamisetak, 1etik 23ra bitartekoak, enpresa edo negozio ezberdinei salgai jartzean zetzan.

Ekimen berezi hau, covid garai baten ondoren eta babesle nagusiaren galeraren ondorioz sortu zen. Kanpaina hori funtsezkoa zela uste zen, estatuko ligan proiektua egonkortu eta sendotzeko.

Eta jasotako erantzuna parean egon zen. 15 kamiseta titularretatik, 13 enpresek/negozioek erosi zituzten, eta proiektuarekin bat egin nahi izan zuten eta haiekin egon. Eta aulkiko 8 kamisetetarako, beste behin ere gure babesle handiaren babesa izan genuen, GURIDI RUGBY TABERNA. Beti klubaren ondoan egoten den babeslea, dena errazagoa egiten duena.

Aurten, berriro berritu da ekimena. Eta oraingoz, honako establezimendu hauek: CARTONAJES EIBAR, EIABRBUS, EXCAVACIONES BERGARETXE, ONE TENNECO, KULTU, GAURVE, INFOSEC

Klubetik babesle hauen guztien babesa eta konfiantza eskertu nahi diogu gure emakumezkoen taldeari Ohorezko Mailan hirugarren denboraldi honetan.

Azken albisteak