Aurreko domekan Nesken Eibar Avia Rugby taldeak Kantabriaren aurkako lagunartekoa jokatu zuen. ISE A.G Linares zelaian, Santanderren, eguerdiko 12:30etan.
Partidu hau zenbait bajekin jokatu zen, Maria Ormaetxea, Amaiur Mayo eta Idoia Jauregi Euskal selekzioarekin jokatzeko aukeratuak izan zirelako; eta gure mele Lucia Moya bere belaunetik birgaitzen jarraitzen duelako. ANIMO LUCIA!
Lehenengo zatian gure eibartarrak erasotzen hasi ziren, handik minutu gutxitara entsaiatzen hasi ziren. Partidu honen helburua ondo pasatzea eta teknika hobetzen ikastea zen. Kantabriakoak aldiz, era berean borrokatu zuten, bere jokalariak “hasiberriak” zirela jakinda.
Atsedenaldiaren ostean, bigarren zatian, Aleu Cidek, Edurne Vidalek, Oraçao Sambuk… ikasitako guztiaren bitartez entsaiatzeko aukera izan zuten. Baina momentuko deskuidoen ondorioz Kantabriakoek birritan entsaiatu zuten.
Partidua Emakumezkoen Eibar Rugby taldearen garaipenarekin amaitu zen, 10-59 zehazki.
Hirugarren denborarekin, eskerrak eman nahi dizkiegu Unibertsitariokoei eskaini ziguten bazkaragatik, gu atsegin egiteagatik eta horrek daraman esfortzuagatik ere. Milesker.