Larunbat honetan arratsaldeko 15tan, mutilen bigarren taldeak Elorrio hartu zuen etxean. Eguraldiak traba asko egingo zuela pentsatu zuten arren, ederki aritu ziren hotz eta euri larregi gabe.
Eibartarrek baja dexente izan zituen beraien jokalarien artean eta partida gogorra izango zutenaren susmoa zuten. Elorrio denbora guztian nagusitu egin zen; lehenengo 25 minutuetan Armagiñen zelaian egon ziren.
Deskantsua iritsi orduko markagailuan diferentzia itzela ikusten zen, elorriokoen alde.
Bigarren zatian, etxekoek ez zuten etsi eta entsegu bat egitea lortu zuten. Hala ere markagailua triste xamar geratu zen etxekoentzat: 7-52.
Aipatu beharra dago Eibarkoen jokatzeko era hobetu egin dutela eta askoz ere ordenatuagoa dagoela; baina, gauza asko hobetu eta zuzendu egin behar dira oraindik.
3 asteko deskantsua dute gure mutilek, gogor entrenatu eta hobetzen saiatzeko.
Azken albisteak