Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibarrek bigarren garaipena lortu du Crat A Coruñaren aurka 24-19!

Eibarrek partida garrantzitsua jokatu  zuen Crat A Coruñaren aurka igande honetan, abenduaren 11n, Unben, 12: 00etan. Bi taldeek garaipenarekin itxi nahi zuten ligako lehen fasea.

Eibartarrak euren buruaz seguru sartu ziren zelaian. Joko garaian, hasi eta gutxira eibartarrek markagailua alde estreinatzea lortzen zuten. Eibarren baloiaren posizioa eduki arren, galiziarrak euren erantzunarekin iritsi ziren neurketa berdinduz eta gainera 14 puntura jarri ziren. Eibartarrek, eskuak jaitsi gabe, 20 minututan 3 entsegu egitea lortu zuten. Partida amaituta eman zen markagailuan 24-19 rekin.

Eibarrek sentsazio positiboak aurkitu ditu berriz ere berdegunean, eta lehiaketa hasi zenetik lehen aldiz utzi dute azken postua. Pixkanaka puntuak batzen eta kohesio handia lortzen ari dira!!! ZORIONAK NESKAK!!

Azken albisteak